Kataluniako eskualdeak

Kataluniaren eskualdekako banaketa gaur egun

Kataluniako eskualdeak 41 dira. Gaur egungo lurralde zatiketak Kataluniako Generalitateak 1936an egindako dekretu baten du jatorria, zeinak frankismoaren ondorioz 1939an balioa galdu zuen. Ondoren, 1987an, Generalitateak zatiketa hau berrezartzea erabaki zuen, hurrengo urtean, 1988an, hiru eskualde gehitu ziren arren: Pla de l'Estany, Pla d'Urgell eta Alta Ribagorça. 1990ean mugaren bat aldatu zen.

Kataluniako eskualdeen izenek el edo la artikuluak izan behar dituzte aurretik beti, dagokionaren arabera. Hala eta guztiz ere, badago salbuespen bat: artikulurik behar ez duen Osonako eskualdea; eta beste hirutan aukerakoa da artikulua: Anoia, Garraf eta Terra Alta. Hasierako artikulu hori letra xehez idazten da, bai mapa eta bai testuetan, esaldiaren hasieran izan ezean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne